Ongi Etorriwww.ongietorrigipuzkoa.com

AISIA ETA ABENTURA DEBABARRENEAN

 

Debabarrenako eskualdeak bere burua ezagutzera emateko hainbat baliabide erabiliko ditu. Geologikoki oso interesagarria duen kostaldea dauka, eta barnealdeak aisia, kultura eta paisaiak eskaintzen ditu. Urtero proposamen berriak daude, eta iaz Mutrikutik zaldian paseatzeko aukera bazegoen, aurten Debak kayak-ak ekarri ditu.
 
Ibaiadarraren zonaldean, enpresa berri batek kayakak alokatzen ditu ibilaldiak egiteko. Debegesa, eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzen duen erankundeak, Debabarrenaren zerbitzuak koordinatzen ditu: turismoa, aisia eta kirol jarduerak. Mendi bizikletak alokatzen ditu baita ere, eta Mintxetako kirol esparruan kokatzen da, Elgoibarren. 16 ibilbide eskaintzen dira, adibidez San Pedro eta Arrate lotzen dituen ibilaldia, edo Kilimon bailaritik paseo bat. Denak errazak eta adin guztikoentzat dira.
 
Flysch ibilbidea oinez egiten da, barkuan, eta autobusean. Aurtean ibilaldi berriak erantsi dira, adibidez, “Paleocauce ibilbidea” eta “Karst ibilbidea” Deban, eta “Gentiles ibilbidea” eta “Ikazkin zaharren ibilbidea” Mutrikun, interes geologikoa, historikoa eta etnografikoa dutenak, ingurugiroarekin erlazionaturik beti ere. 3 eta 5 ordu bitartean irauten duten bisita gidatuak dira, oso interesgarriak denak. Debako eta Mutrikuko turismo bulegoetan dago informazio guztia. Prezioak umeentzat 4 euro eta helduentzat 7 euro dira.
 
 

 

> Ongi Etorri kluba