Ongi Etorriwww.ongietorrigipuzkoa.com

AGENDA DONOSTIA

urtarrila


>> San Sebastian Eguna: Danborradak (Urtarrilak 20).

>ARTISAUTZA AZOKA
Egunak: urtarrilaren 5era arte, astelehena
Lekua: Urdaneta Kalea-Errege Katolikoen Kalea
Lur Kolektiboak urtez urte antolatzen duen artisautza azoka honek, beira, egurra edota ehuna bezalako materialekin egindako eskulanetan maisu diren artisauen lanak dakar tza Donostiara. Horrez gain, haurrentzako tailerrak ere izango dira azoka honetan.
Informazio gehiago: Lur Kolektiboa.
Tel.: 649 774 679

>ERREGE MAGOEN DESFILEA
Eguna:
5, astelehena
Lekua: Erdigunea
Urteko gaurik magikoena den honek, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeen etorrerarekin egingo du bat. Udaletxera helduko dira erregeak, neska-mutikoek idatzitako gutunak jasoko baitituzte bertan. Ondoren, hiriko kale nagusiak zeharkatuko dituen desfilean ikus ahal izango ditugu.
Informazio gehiago: Donostia Kultura. Tel.: 943 481 168
www.donostiakultura.com

>NAZIOARTEKO ULIA GIMNASTIKA KROSA
Eguna: 6, asteartea
Lekua: Zurriola Pasealekua
Urte berrian sartuta, eta Errege Magoek ekarritako opariak jaso ondoren, klasiko bilakatu den proba atletiko batekin izango dugu hitzordua.
Nazioarteko Ulia Gimnastika Krosak 79. ekitaldia du aurtengoa.
Informazio gehiago:
Ulia Gimnastika Elkartea.
Tel.: 943 278 195

>MUSIKA: EUSKADIKO ORKESTRA
Egunak: 15, osteguna, 16, ostirala, 29, osteguna, eta 30, ostirala
Lekua: Kursaal Auditorioa
Euskadiko Orkestrak eskainiko duen lehen egitarauak (15 eta 16) Beethoven eta Ravel musikagileen obrak jasoko ditu; Saleem Abboud Ashkar
ariko da pianoan, eta Pablo González, berriz, zuzendari lanetan. Bigarren egitaraua (29 eta 30), aldiz, Penderecki eta Mendelssohn-i eskainia egongo da; Radovan Vlatkovic tronpa jotzailea Krysztof Penderecki-ren zuzendaritzapean ariko da.
Informazio gehiago: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
Tel.: 943 013 232
www.euskadikoorkestra.es

>MUSIKA: CALEXICO
Eguna: 17, larunbata
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Arizonako banda honek Estatu Batuetako hegoaldeko zein Mexiko iparraldeko musika - hegoaldeko rocka, tex-mexa eta mariachia- ditu abiapuntu. Río Grande ibaiaren bi ertzak elkarri gerturatzeko gai den rock indartsu eta independentea ekarriko dute Donostiara.
Informazio gehiago:
Donostia Kultura. Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>SAN SEBASTIAN EGUNA
Eguna: 20, asteartea
Lekua: Hiri osoan
Urteko egunik desiratuena izaten da askorentzat. Ospakizunari gauerdian emango zaio hasiera, Gaztelubide Elkarteko kideek, mukuru betetako Konstituzio Enparantzan, Sarriegiren lehen doinuak jotzen dituztenean. Ehundik gora izango dira hirian zehar ibiliko diren danborradak. Kolore
biziz jantzitako festaren osagai nagusietako bat, bestalde, astearte goizeko haur danborrada izango da, 5.000 eskola-ume inguru biltzen dituena.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 168
www.donostiakultura.com

>BERTSO EGUNA
Eguna: 24, larunbata
Lekua: Kursaal Auditorioa
Plazaz plaza kantuan ibiltzen diren bertsolaririk onentsuenek, inprobisaziorako eta errimarako duten abilezia erakutsi beharko diete KursaalAuditoriora bertaratzen diren entzuleei.
Informazio gehiago:Euskal Herriko Bertsozale Elkartea.
Tel.: 943 217 798
www.bertsozale.com

>DONOSTIAKO KROSA
Eguna: 25, igandea
Lekua: Donostiako Hipodromoa
Donostiako Hipodromoko ohiko ibilbide gogorra, Espainiako kros egutegiaren ardatz bilakatuko da egun batez. Lasterketa entzutetsu honek 54. edizioa du aurtengoa.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Atletismo Federazioa.
Tel.: 943 451 757
www.gafatletismo.com

>MUSIKA: ELINA GARANÇA
Eguna: 25, igandea
Lekua: Kursaal Auditorioa
Elina Garança mezzosoprano letoniarraren izena, nazioarteko panorama lirikoko izar berrien artean dago gaur egun. Basileako Ganbera Orkestraren babesean ariko da artista.
Informazio gehiago: Kursaal Fundazioa.
Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

>MUSIKA: PACO IBÁÑEZ
Egunak: 30, ostirala, eta 31, larunbata
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Alberti, García Lorca, Celaya, Hernández edota Neruda-ren olerkietan oinarritutako bere abestiak Francoren aurkako erresistentziaren ereserki bilakatu ziren. Gaur egun ere, Paco Ibáñez-ek bere horretan eusten dio bere zintzotasun artistikoari.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

 

otsaila


>> Inauteriak (Otsailak 19-23).

>MUSIKA: BADEN-BADEN & FREIBURGEKO ORKESTRA SINFONIKOA
Eguna: 6, ostirala
Lekua: Kursaal Auditorioa
Talde germaniarrak, Katia eta Marielle Labèque pianista frantziarren aparteko lankidetza izango du kontzertu honetan.
Informazio gehiago: Kursaal Fundazioa.
Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

>MUSIKA: ANTONIO VEGA
Eguna: 6, ostirala
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Nacha Pop taldeko liderra izan zen Antonio Vega, eta hark idatzia da ‘Chica de ayer’ kantua, ‘movida madrileña’ delakoaren ikurretako bat.
Geroztiko bakarkako ibilbide arrakastatsuan, bere freskotasunari eusten asmatu du.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>KALDEREROAK
Eguna: 7, larunbata
Lekua: Hiri osoan
Inauterien etorrera baino lehen, antzina Donostiara zetozen jatorri hungariarreko kaldereroen gisa janzten diren konpartsak protagonista dituen jai
zalapartatsua ospatuko da. Kaldereroak, urteroko usadioari jarraiki, kantuan eta zartaginak jotzen ibiliko dira hiriko kaleetan barrena.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 168
www.donostiakultura.com

>INUDE ETA ARTZAINEN EGUNA
Eguna: 8, igandea
Lekua: Alde Zaharra eta Gros
Kaldereroen atzetik, inude eta artzainen txanda iritsi ohi da. Eguerdi partean ekingo zaio Alde Zaharreko eta Gros auzoko kaleak zeharkatzen
dituen desfileari.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 168
www.donostiakultura.com

>INAUTERIAK
Egunak: 19tik, osteguna, 23ra, astelehena
Lekua: Hiri osoan
Askotariko koloreek eta maskarek hiria zipriztintzen dute. Pertsonaia ezagunak, munstroak, maitagarriak eta beste hainbat izaki ikus ahal izango dira Donostiako kaleetan. Asteburu luze honek, konpartsen desfileaz gain, eskaintza zabala ekarriko du hiritarren gozamenerako.
Informazio gehiago:Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 168
www.euskadikoorkestra.es

>ANTZERKIA: ELS JOGLARS
Egunak: 20tik, ostirala, 22ra, igandea
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Albert Boadellaren ‘La cena’ antzezlan satirikoak, nazioarteko goi-bilera bati amaiera emango dion eta Espainiako Gobernuaren ardurapean dagoen afari baten prestaketetan murgilduko du ikuslea.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>MUSIKA: EUSKADIKO ORKESTRA
Egunak: 23, astelehena, eta 24, asteartea
Lekua: Kursaal Auditorioa
Euskadiko Orkestrak, Carlo Rizzi-ren batutapean, eta Yura Lee-ren piano doinuak lagun dituela, Albéniz, Mendelssohn eta R. Strauss musikarien
lanak ekarriko ditu entzuleen belarrietara.
Informazio gehiago: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
Tel.: 943 013 232
www.euskadikoorkestra.es

>MUSIKA: NOA
Egunak: 25, asteazkena, eta 26, osteguna
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Noa abeslari israeldarraren musika iradokitzaileak ezin hobeki islatzen du bere-berezkoa duen kultur nahasketa: bere familiaren jatorri yemendarra,
Ameriketako Estatu Batuetan igaro zituen haurtzaroa eta nerabezaroa, eta azkenik, baita egun, Israelen, daraman bizitza ere.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

 

martxoa


>> Animalario, ‘Urtain’(Martxoak 14-15).

>MUSIKA: LA OREJA DE VAN GOGH
Eguna: 1, igandea
Lekua: Kursaal Auditorioa
Leire Martínez ahots berriarekin egingo duen birako lehenbiziko kontzertuan, La Oreja de Van Gogh banda donostiarrak, espainieraz kantatzen
duten pop talde arrakastatsuenen artean dagoela erakutsiko du.
Informazio gehiago: Kursaal Fundazioa.
Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

>GOZO-ELTZE IGANDEA
Eguna: 1, igandea
Lekua: Altza
Altza auzoko bizilagunek festa honekin esaten diote agur Donostiako Inauteriari. Gozo-eltzeak eta etxeko txikienak izaten dira jaiaren protagonista
nagusiak.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 168
www.donostiakultura.com

>ANTZERKIA: ZENTRO DRAMATIKO NAZIONALA
Egunak: 6, ostirala, eta 7, larunbata
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Alfonso Sastrek idatzitako ‘La taberna fantástica’ (1966) antzezlan arrakastatsua Gerardo Malla-ren zuzendaritzapean helduko da Victoria
Eugenia Antzokiko eszenatokira. Aktore lanetan, Paco Casares, Antonio de la Torre eta Julian Villagrán ariko dira, besteak beste.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>VIII. TANGO JAIALDIA
Egunak: 6tik, ostirala, 8ra, igandea
Lekua: Erabakitzeke
Argentinako dantzaren ikur nagusietako bat bilakatu den tangoaren dotorezia eta sentsualitatea gertutik sentitu ahal izango ditugu
berriz ere. Jaialdi honen karietara, doako dan - tza-ikastaroak, eskolak eta kale-erakustaldiak antolatuko dira hirian.
Informazio gehiago: AGATA.
Tel.: 652 755 707
www.agatatango.org

>MUSIKA: JUDAS PRIEST
Eguna: 13, ostirala
Lekua: Anoetako Belodromoa
Lan berria aurkezteko asmoz, kontzertu bira hasiko du Judas Priest-ek, eta antza, talde heavy honetako kideek, Donostiako agertokian geldialdi
bat egitea erabaki dute. ‘Nostradamus’ izeneko euren azken lana, XVI. mendeko pertsonaia mitikoaren bizitzan inspiratutakoa, dakarte besapean.
Informazio gehiago: Rock & Rock Produkzioak.
Tel.: 93 322 99 80
www.rocknrock.com

>VII. IHESBIDE ETA TURISMO ARETOA (SEVATUR)
Egunak: 13tik, ostirala, 15era, igandea
Lekua: Kursaal Elkargunea
Ihesbide eta Turismo Aretoa, hainbat herrialde, probintzia, eskualde eta hiriren turismo eskain - tza ezagutzeko toki aproposa izan ohi da. Askotariko postuak, argazki erakusketak, artisautza lanak, lehiaketak eta jaki tipikoen saltokiak eta dastaketak izaten dira, besteak beste. Oporretan nora joan erabakitzeko edota oporraldiak ondo antolatzeko egokiera ona izan liteke azoka.
Informazio gehiago: DV Multimedia.
Tel.: 943 410 806
www.sevatur.com

>ANTZERKIA: ANIMALARIO
Egunak: 14, larunbata, eta 15, igandea
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Animalario eta Zentro Dramatiko Nazionala konpainiek elkarlanean ekoitzitako antzezlanak Jose Manuel Ibar ‘Urtain’-en bizitza du ardatz.
Boxeolari euskaldunak arrakasta itzela lortu zuen 60 eta 70eko hamarraldietan, 1992an, Bartzelonako Olinpiar Jokoen atarian, bere buruaz beste egin zuen arte.
Informazio gehiago:Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>XVI. NAZIOARTEKO PIANO LEHIAKETA
Egunak: 20, 21 eta 22 / 27, 28 eta 29
Lekuak: Victoria Eugenia Antzokia, Udaletxeko
Ekitaldi Aretoa eta Andia Kaleko Kutxa Aretoa Nazioarteko musika lehiaketa honetan, 8 eta 23 urte bitarteko piano-jotzaile gazteek esku hartzen dute urtero-urtero.
Informazio gehiago: Laurentino Gómez / Rosa Zarate.
Tel.: 943 290 739
www.concursopiano.com

>MUSIKA: XVIII. MENDEKO ORKESTRA
Eguna: 21, larunbata
Lekua: Kursaal Auditorioa
XVIII. Mendeko Orkestrak, Frans Brüggen-en zuzendaritzapean, Johann Sebastian Bach-en‘Meza si minorren’ ezaguna eskainiko du, Ca - ppella Amsterdam ganbera korua lagun hartuta.
Informazio gehiago: Kursaal Fundazioa.
Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

 

apirila


>> Simon Bolivar Orkestra (Apirilak 22).

>MUSIKA: OMARA PORTUONDO
Eguna: 4, larunbata
Lekua: Kursaal Auditorioa
60 urteko ibilbide distiragarria ospatzeko, abeslari kubatarrak, Jorge Drexler, Pablo Milanés, Silvio Rodríguez edota Chico Buarque-k beretzat konposatutako kantuak abestuko ditu.
Informazio gehiago: Kursaal Fundazioa.
Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

>‘DONOSTIA HIRIA’ NAZIOARTEKO XAKE OPENA
Egunak: 4tik, larunbata, 11ra, larunbata
Lekua: Donostiako Udaletxea
Pazientzia eta estrategia oinarri dituen xake txapelketaren aitzakiarekin, urtero legez, diziplina honetako nazioarteko maisu handi ugari hurbilduko da hirira.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Xake Federazioa.
Tel.: 943 474 604

>DANTZA: BIARRITZ BALETA
Egunak: 4, larunbata, eta 5, igandea
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Ipar Euskal Herriko dantza taldeak ‘Les creatures’ obra, Thierry Malandain-en koreografia eta Beethoven-en musika uztartzen dituen ikuskizuna, aurkeztuko du Donostian.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>PATTARRA ETA QUEIMADAREN JAIA
Eguna: 5, igandea
Lekua: Easo Plaza
Galiziar elkarteak bere produkturik onenak plazaratuko ditu hileko lehen igandean: pattarra, Ribeiro eta Albariño ardoak, enpanada, olagarroa,
Santiago tarta eta Arzua-Ulloako gaztak.
Informazio gehiago: Galizia Etxea.
Tel.: 943 320 333

>MUSIKA: AKADEMIE FÜR ALTEMUSIK BERLIN & COLLEGIUM VOCALE GANTE
Eguna: 6, astelehena
Lekua: Kursaal Auditorioa
Orkestrak eta abesbatzak bat egingo dute emanaldi honetan, Haendel-en heriotzaren 250. urteurrenaren harira, musikagilea gogora ekarri eta konpositorearen ‘Brockes Passion’obra interpretatzeko.
Informazio gehiago: Kursaal Fundazioa.
Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

>ANTZERKIA: ‘JESUCRISTO SUPERSTAR’
Egunak:
9tik, osteguna, 13ra, astelehena
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Tim Rice eta Andrew Lloyd Webber-en artean idatzitako rock-opera hau mugarria izan zen musikalen historian. Jesusen bizitzako azken egunetan oinarritzen da, eta Stephen Rayne-n zuzendaritzapean iritsiko da Victoria Eugenia Antzokira. Marc Álvarez-ek hartu du musika
zuzendaritzaren ardura.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>ITSASPEKO ZINEMA ZIKLOA
Egunak: 14tik, asteartea, 18ra, larunbata
Lekua: Andia Kaleko Kutxa Aretoa
Ur ilun eta sakonenetatik hasi eta uharrilekuetan dagoen bizia aztertzeraino. Makina bat film eta nazioarteko ikus-entzunezkoren erakusleiho izanik, itsaso zabalaren sekretuetan barneratzeko aukera eskaintzen du Itsaspeko Zinema Zikloak. Sarrera doakoa da.
Informazio gehiago: Francisco Pizarro.
Tel.: 943 465 535

>MUSIKA: EUSKADIKO ORKESTRA
Egunak: 21, asteartea, eta 23, osteguna
Lekua: Kursaal Auditorioa
Andrey Boreyko maisuaren batutapean,eta Donostiako Orfeoiaren partaidetzarekin, Euskadiko Orkestrak, Mahler-ek sortutako‘Bigarren sinfonia’ eskainiko du.
Informazio gehiago: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
Tel.: 943 013 232
www.euskadikoorkestra.es

>MUSIKA: SIMON BOLIVAR ORKESTRA SINFONIKOA
Eguna: 22, asteazkena
Lekua: Kursaal Auditorioa
Simon Bolivar Orkestra gazteak, Gustavo Dudamel-en batutapean, hau da, munduko orkestra zuzendari gazteen artean ibilbide istiratsuenetarikoa duen baten esanetara, egingo du debuta Donostian.
Informazio gehiago:Kursaal Fundazioa.
Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

>MUSIKA: LUAR NA LUBRE
Eguna: 22, asteazkena
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Mike Oldfield-ek “munduko talde zelta onentzat” jo zuenetik, Luar Na Lubre-k Galiziako herri-musika mundu guztira zabaltzea erdietsi du; bere urraldeko folklorea iker tzen eman dituen urteen emaitza, agian.
Informazio gehiago:
Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>LIBURUAREN EGUNA
Eguna: 23, osteguna
Lekua: Gipuzkoa Plaza
Azken nobedadeak, bestseller-ak, klasikoak eta gure literaturak, oro har, eman dituenak. Guztiek izango dute beren tokia Liburuaren Egunean Gipuzkoa Plazan paratuko dituzten salmenta postuetan. Gustuko argitalpenak eskuratu eta gogokoen dituzun egileek sinatutako liburuak etxera eramateko aukera aparta.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Merkataritza Federazioa.
Tel.: 943 425 557

>ZINEMA ETA GIZA ESKUBIDEEN VII. TOPAKETAK
Egunak: 23tik, osteguna, 30era, osteguna
Lekuak: Victoria Eugenia Antzokia eta beste hainbat agertoki
Zinema eta giza eskubideak uztartzen dituzten topaketa hauek zazpigarren ekitaldia dute aurtengoa. Sortu zenetik, egitasmoak, goi mailako ikus-entzunezkoen emanaldiak baliatu izan ditu gure gizarteari erasaten dioten gatazkak aztertu eta ezagutzera emateko.
Informazio gehiago: Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza, Giza Eskubideak eta Berdintasunaren Zuzendaritza.
Tel.: 943 481 471

>MUSIKA: SUITZAKO GANBERA ORKESTRA
Eguna: 24, ostirala
Lekua: Kursaal Auditorioa
Paul MacCreesh-en zuzendaritzapean, eta Matthias Goerne baritonoa lagun dutela, Suitzako Ganbera Orkestrako kideek, Schubert, Mahler eta Brahms-en lanei eskainiko diete hilaren 24ko egitaraua.
Informazio gehiago: Kursaal Fundazioa.
Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

>MUSIKA: AMAIA MONTERO
Eguna: 26, igandea
Lekua: Kursaal Auditorioa
La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari ohiak Donostia hautatu du bakarlari gisa plazaratu duen lehen diskoa aurkezteko egingo duen birako lehen kontzerturako.
Informazio gehiago: Kursaal Fundazioa.
Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

>MUSIKA: MILANGO ORKESTRA
Egunak: 27, astelehena, eta 29, asteazkena
Lekua: Kursaal Auditorioa
Milango Giuseppe Verdi Orkestra Sinfonikoak, Oleg Caetani-ren batutapean, eta Simone Pedroni pianistaren esku-hartzearekin, Berio- Boccherini, Martucci eta Beethoven-en piezak eskainiko ditu.
Informazio gehiago: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
Tel.: 943 013 232
www.euskadikoorkestra.es

 

maiatza


>> Antony & The Johnsons (Maiatzak 5).

>MUSIKA: ANTONY& THE JOHNSONS
Eguna: 5, asteartea
Lekua: Kursaal Auditorioa
Lou Reed, Björk eta beste hainbat artista handiren kolaboraziorako deiak jaso ostean, bere ikusmin aparta sortu duen azken diskoarekin dator Antony.
Informazio gehiago:
Kursaal Fundazioa. Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

>MUSIKA: MADELEINE PEYROUX
Eguna: 7, osteguna
Lekua: Kursaal Auditorioa
Egun dagoen ahotsik deigarrienetarikoa du Madeleine Peyroux artista gazteak; bere kantuek freskotasuna eta heldutasuna uztartzen dituzte.
Informazio gehiago: Kursaal Fundazioa.
Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

>MUSIKA: HUNGARIAKO ORKESTRA NAZIONALA
Eguna: 8, ostirala
Lekua: Kursaal Auditorioa
Hungariar orkestrako kideak Zoltán Kocsis-en zuzendaritzapean etorriko dira Donostiara. Erromantizismoaren iturritik edaten duten piezek osatutako egitaraua aurkeztuko dute.
Informazio gehiago:Kursaal Fundazioa.
Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

>CIRQUE ÉLOIZE
Egunak: 8, ostirala, eta 9, larunbata
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Cirque Éloize taldearen azken ikuskizuna da‘Rain’, antzerkia, dantza eta taula gaineko zirkua uztartzen dituen muntaia. Daniele Finzi Pasca-k, bere lanari darion sentiberatasun eta poesiagatik ezaguna den artista multidiziplinarrak, hartu du ekoizpena zuzentzeko ardura.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>HONDARTZA FUTBOLA (FINALAK)
Eguna: 10, igandea
Lekua: Kontxako Hondartza
Hondartza denboraldiko sailkapen onena lortu duten taldeek Liga eta Kopako lehen postuak jokatuko dituzte Kontxako hareatzan. Orotara, alebin kategoriako 78 taldek parte hartzen dute hilabeteak irauten dituen norgehiagokan.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Futbol Federazioa.
Tel.: 943 463 177

>MUSIKA: EUSKADIKO ORKESTRA
Egunak: 11, astelehena, eta 12, asteartea
Lekua: Kursaal Auditorioa
Juanjo Mena maisuaren gidaritzapean arituko den euskal orkestrak, Grieg, Nielsen eta Debussy musikagileen lanak interpretatuko ditu.
Informazio gehiago: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
Tel.: 943 013 232
www.euskadikoorkestra.es

>MUSIKA: LILA DOWNS
Eguna: 13, asteazkena
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Lila Downs-en ahotsa Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuen arteko mugan, kultur mestizaje interesgarri baten iturri den gunean, hain zuzen, kokatu izan dute askok.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>MUSIKA: ELIADES OCHOA
Eguna: 14, osteguna
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Eliades Ochoa, ‘guaracharen erregea’, Kubako Santiago hiriko Casa de la Trova elkartea -musikarien bilgune ere badena- mundu guztiko musika-erreferentzia bihurtu izanaren‘eragile’ nagusietako bat da.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>ANTZERKIA: ‘THE HISTORY BOYS’
Egunak: 16, larunbata, eta 17, igandea
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Jose Maria Pou-k zuzentzen eta antzezten duen obra honek harrera itzela izan du Londresen nahiz Broadwayen eskaini izan diren emanaldietan. Heziketaren zentzuari buruzko komedia honek, 80. hamarkadako eskola britainiar batera darama ikuslea.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>DONOSTIAKO MARATOI ERDIA
Eguna: 17, igandea
Lekua: Hiri osoan
Bederatzi urte beteko dituen proba atletiko honetan izena ematen duten korrikalariek, hiriko kale nagusiak zeharkatuko dituen ibilbidea -21,097 km-koa, laua eta itsas mailan dagoena- burutu beharko dute.
Informazio gehiago: Sportmagic.
Tel.: 943 310 888 / 670 332 272

>ANTZERKIA: ‘HOY NO ME PUEDO LEVANTAR’
Egunak: 18tik, astelehena, 21era, osteguna
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
80ko hamarkada bezalakoxea da musikal hau: baikorra, itxaropenez betea, jostalaria... Garai hartako bereizgarri izan ziren alaitasunaren eta bizitzeko gogoaren isla garbia dela esan liteke, beraz. Mecano-k sinatutako ekoizpenak milioi bat ikus-entzule baino gehiagoren babesa jaso du orain arte.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>MUSIKA: JACKSON BROWNE
Eguna: 19, asteartea
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Badira 30 urte Jackson Browne-k, Kaliforniatik,
bere pop dotorea mundura jaulki zuenetik;
‘Ru nning on Empty’ edota ‘Stay’ bezalako abestiak
bere arrakastaren erakusle dira. Browne-ren
formula musikalak sasoiko dirau gaur egun ere.
Informazio gehiago:Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>III. MINIATURA SUKALDARITZA FERIA
Egunak: 25etik, astelehena, 28ra, osteguna
Lekua: Erabakitzeke
Aurreko bi ekitaldiak urrian ospatu baziren ere, egutegi aldaketa iragarri du Donostiako Miniatura Sukaldaritza Feriak. Lehen aldiz udaberrian egingo den gastronomia jaialdiaren bi ardatzak Miniatura Sukaldaritza Kongresua eta ‘Urrezko Arzak’ sariaren irabazlea erabakiko duen Pintxo Lehiaketa izango dira, biak ala biak mundu mailakoak.
Informazio gehiago: Tel.: 943 428 111
www.dpintxos.com

>EL SOL PUBLIZITATE JAIALDIA
Egunak: 28tik, osteguna, 30era, larunbata
Lekua: Kursaal Elkargunea
El Sol Jaialdi entzutetsuak euskarri ezberdinetan -zinema, telebista, irratia, euskarri grafikoa eta interaktiboa- aurkeztutako publizitate egitasmo
berritzaile eta eraginkorrenak sari tzen ditu urtero, lan horietan azaltzen diren joera nabarmenenak agerian utziz. Hala agentzia nazionalen nola
iberoamerikarren proposamenak lehiatuko dira jaialdian.
Informazio gehiago: Publizitate Agentzien Espainiako Elkartea.
Tel.: 91 447 75 77

>ERREGIO ETXEEN EGUNA
Eguna: 31, igandea
Lekua: Konstituzio Plaza
Andaluzia, Errioxa, Galizia, Extremadura, Gaztela eta Leon edota Kataluniako autonomia erkidegoek inoiz baino presentzia handiagoa izango dute erregio etxeei eskainitako egun honetan. Eskualdeotako produktu tipikoak dastatu eta eros ahal izango dira, eta musika eta dan tza emanaldiek alaituko dute ospakizuna.
Informazio gehiago:Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 168
www.donostiakultura.com

 

ekaina


>> Dantza Konpainia Nazionala (Ekainak 23-24).

>MUSIKA: EUSKADIKO ORKESTRA
Egunak: 1, astelehena, 4, osteguna, 11, osteguna,
eta 12, ostirala
Lekua: Kursaal Auditorioa
Ekainean, Orkestrak egitarau bikoitzari ekingo dio: Pablo González-en aginduetara arituko da lehenengoan (1 eta 4), eta Howard Gri ffiths-en begiradapean bigarrenean (11 eta 12).
Informazio gehiago: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
Tel.: 943 013 232
www.euskadikoorkestra.es"> www.euskadikoorkestra.es

>MUSIKA: WILCO
Eguna: 3, asteazkena
Lekua: Kursaal Auditorioa
Jeff Tweddy buru duen Wilco banda estatubatuarra, rock alternatiboa egiten duten musika taldeen artean erreferentzia saihestezina bilakatu da; zuzeneko indartsua dute, eta kultuzko talde bihurtu ditu horrek.
Informazio gehiago:Kursaal Fundazioa.
Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

>VII. SURFILM FESTIBALA
Egunak: 11tik, osteguna, 14ra, igandea
Lekuak: Antzoki Zaharra, Aquariuma eta hiriko beste hainbat areto
Urtero bezala, Surfilm Festibalaren antolakun - tzak, kirol honen inguruko ikus-entzunezkorik onenen aukeraketa bat jarriko du ikusgai Donostian.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 157
www.surfilmfestibal.com

>DANTZA: ANTONIO MÁRQUEZ
Egunak: 12tik, ostirala, 14ra, igandea
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
‘Antonio’ izeneko ikuskizuna, Antonio ‘El Bailarín’ zenari eskainitako gorazarrea da. Antonio Márquez dantzaria indartsu arituko da agertokian, flamenkoaren grinak osoki hartzen duenean ere galduko ez duen dotoreziaz, dantza erabat mendean hartuko balu bezala.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>ANTZERKIA: ‘EL ENCUENTRO ENTRE PASCAL Y DESCARTES
Egunak: 19, ostirala, eta 20, larunbata
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Josep Maria Flotats-ek zuzendu eta aurkeztu duen topaketa hau, gatzez beteriko lehia bat da, elkarrizketa bizi bezain distiratsuak dituena. Flotats-ek berak eta Albert Triola-k antzeztuko dituzte rol nagusiak. René Descartes eta Blaise Pascal, beren garaiko filosoforik ospe - tsuenak, Parisen elkartu ziren 1647ko irailean.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.victoriaeugenia.com

>EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO UDAKO IKASTAROAK
Egunak: ekainaren 22tik irailaren 10era
Lekua: Miramar Jauregia
Uda sasoiko hilabeteotan klasiko bilakatu diren jardunaldiok, ikastaro, mintegi eta hitzaldi andanaz osaturiko egitarau zabalaz gozatzeko
aukera eskaintzen dute.
Informazio gehiago: Euskal Herriko Unibertsitateko Udako. Ikastaroak.
Tel.: 943 219 511

>SAN JUAN GAUA
Eguna: 23, asteartea
Lekua: Hiri osoan
Bizilagunek hiriko auzo guztietan pizten dituzten suek magiaz bustiko dute ekainaren 23tik 24rako gaua. Antzina-antzinatik, udako solstizioaren
etorrera makina bat ospakizun sinbolikoren aitzakia izan da. Hala, San Juan bezpera ospa - tzeaz gain, espiritu txarrak uxatu eta uda garaiari
ongietorria egin ohi zaio. Arratsaldean, Konstituzio Enparantzan izaten da hitzordua; bertan, lizar bat bedeinkatu eta erretzen da urtero.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 168
www.donostiakultura.com

>DANTZA KONPAINIA NAZIONALA
Egunak: 23, asteartea, eta 24, asteazkena
Lekua: Kursaal Auditorioa
Nacho Duato-k zuzentzen duen konpainiak, ‘O Domina Nostra’ -bere azken muntaia- dakar Donostiara. 2004an sortutako ‘Herrumbre’ oreografia arrakastatsuarekin osatuko dute egitaraua.
Informazio gehiago: Kursaal Fundazioa
Tel.: 943 003 180
www.fundacionkursaal.com

>DONOSTIAKO TRIATLOIA
Eguna: 28, igandea
Lekua: Kontxako Hondartza (irteera eta helmuga)
Euskal triatloiko egutegian klasiko bilakatu den proba hau XXIV. ediziora heldu da aurten.
Informazio gehiago: Donostiako Atletiko Kluba.
Tel.: 943 473 722

>dFERIA
Egunak: 30etik, asteartea, uztailaren 4ra, larunbata
Lekuak: Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra,
Kursaal eta hiriko beste hainbat eszenatoki. Antzerkiaren eta dantzaren mundutik datozen azken ekoizpenak -estatukoak zein nazioartekoak, areto nahiz kale esparrukoak- ikus ahal izango dira jaialdian.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 150
www.antzerki.com

 

uztaila


>> Nazioarteko Jauzi Lehiaketa (Uztailak 3-5).

>HIPIKA: NAZIOARTEKO JAUZI LEHIAKETA
Egunak: 3tik, ostirala, 5era, igandea
Lekua: Donostiako Hipodromoa
Nazioarteko Jauzi Lehiaketak, zaldi gainean ibil - tzeko era honetan berezitutako munduko zaldizkorik onenak erakarriko ditu, egunotan, Donostiara. Txapelketak, goizez zein arratsaldez lehiatuko diren 9 proba izango ditu orotara. Iparraldeko Zirkuitu Hipikoa delakoaren hasiera den lehia honek, Santander, A Coruña eta Gijongo nazioarteko probetan izango du jarraipena.
Informazio gehiago: Oxer.
Tel.: 943 636 049.
www.oxersport.com

>LIBURU BERRIAREN AZOKA
Egunak: 3tik, ostirala, 12ra, igandea
Lekua: Gipuzkoa Plaza
Liburuzale eta irakurleen gozamenerako azoka honetan, literatur munduak eman dituen azken sorkuntzak eskuratu ahal izango dira.
Informazio gehiago:Liburuaren Ganbera.
Tel.: 94 476 43 13

>FUTBOLA: DONOSTI CUP
Egunak: 5etik, igandea, 11ra, larunbata
Lekuak: Anoetako Miniestadioa eta Donostiako beste 15 futbol-zelai.
Donosti Cup torneoak 18. ekitaldia du aurtengoa, eta oinarrizko futbolean aritzen diren jokalarien kalitatea eta bilakaera neurtzeko balio du. unduko 20 herrialdetatik etorritako 250 talde inguruk parte hartzen dute nazioarteko txapelketa honetan. Finalera iristen diren taldeek Anoetako
Estadioan jokatzeko ohorea izango dute.
Informazio gehiago: Donosti Cup.
Tel.: 943 467 954
www.donosticup.com

>ZALDI-LASTERKETAK
Egunak
: 12, 19 eta 26, igandeak
Lekua: Donostiako Hipodromoa
Uztailaren 12an, igandean, ekingo zaio zaldilasterketetako udako denboraldiari. Hamabi jardunalditan banatutako 72 lasterketa izango dira guztira: uztaila (12, 19 eta 26), abuztua (2, 9, 13, 15, 20, 23, 27 eta 30) eta iraila (5).
Informazio gehiago: Euskadiko Hipodromoak eta Apustuak.
Tel.: 943 373 239
www.hipodromoa.com

>DONOSTIA HIRIKO X. BELA ESTROPADA
Egunak:
11, larunbata, eta 12, igandea
Lekua: Kontxako Badia
Hainbat herrialdetatik etorritako belaontziek hartuko dute parte bi jardunaldiz osatutako bela estropada honetan. Lehen zeharkaldia Hendaia
eta Donostia artekoa izango da. Bigarrena, berriz, Kontxako Badian bertan egingo da.
Informazio gehiago: Donostiako Errege-Klub Nautikoa
Tel.: 943 423 575

>JAZZALDIA
Egunak:
21etik, asteartea, 26ra, igandea
Lekuak: Kursaal Elkargunea, Zurriola Hondar -
tza eta hiriko beste hainbat eszenatoki 44 urte beteko dituen jazz jaialdiak etorkizun handiko musikariak eta izen ospetsuak uztar - tzen ditu bere egitarauan. Jazzaldiko agertokietatik pasa izan diren artista gogoangarrienen artean, Chick Corea, James Brown edota Elvis Costello aipa litezke, besteak beste.
Informazio gehiago: Donostiako Jazzaldia.
Tel.: 943 481 900
www.jazzaldia.com

 

abuztua


>> Semana Grande (8-15 Agosto)

>ESOTERISMO ARETOA
Egunak: uztailaren 30etik, osteguna, abuztuaren 9ra, igandea
Lekua: Miramar Jauregia
Espiritualtasunaren eta ezkutuko indarren maitaleek Miramar Jauregian egingo dute urteroko hitzordua. Esoterismoarekin zerikusia duten standak, erakusketak, hitzaldi eta solasaldiak... Aretoak, egunerokotasunetik at dagoen urrutiko mundu bati irekiko dizkio ateak.
Informazio gehiago: Miramar Jauregia.
Tel.: 943 219 022

>DONOSTIA-DONOSTIA KLASIKOA
Eguna: 1, larunbata
Lekua: Boulevard (irteera eta helmuga)
Egun bakarreko probetan espezialistak diren txirrindulariak eta tropelean sasoi onenean dauden profesionalak biltzen ditu lasterketak. Boule -
vardeko helmugara iritsi aurretik, Jaizkibelgo igoera erabakigarria izan ohi da lasterketa buruan jartzea helburu duten txirrindularien artean.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoa.
Tel.: 943 460 540

>ZALDI-LASTERKETAK
Egunak: 2, 9, 13, 15, 20, 23, 27 eta 30
Lekua: Donostiako Hipodromoa
Udako zaldi-lasterketa denboraldiak 8 hitzordu eskainiko dizkio, abuztuan, zaletuari.
Informazio gehiago: Euskadiko Hipodromoak eta Apustuak.
Tel.: 943 373 239
www.hipodromoa.com

>70. MUSIKA HAMABOSTALDIA
Egunak: abuztuaren 4tik, asteartea, irailaren 5era, larunbata
Lekuak: Kursaal Elkargunea, Victoria Eugenia
Antzokia eta hiriko beste hainbat agertoki Aurtengoan, Donostiako Musika Hamabostaldiak -udako erreferentzia klasikoa den honek-, 1900 eta 1936 artean Donostia eta Biarritzen arteko eremu geografikoak bizi izandako ‘berpizkunde kulturala’ ekarriko du gogora. Ravel, Albéniz eta Usandizaga bezalako musikagile ezagunen obrak entzun ahal izango dira. Horrez gain, jaialdiak arreta berezia eskainiko dio Haendel-en heriotzaren 250. urteurrenari.
Informazio gehiago: Musika Hamabostaldia.
Tel.: 943 003 170
www.quincenamusical.com

>ASTE NAGUSIA
Egunak: 8tik, larunbata, 15era, larunbata
Lekua: Hiri osoan
Hiriak bere alderdirik ludikoena erakusten du jaiekitaldiz jositako zortzi egunotan. Aste Nagusiaren osagaiak, kontzertuak, kale-animazioa, ezenketak eta su artifizialak izaten dira, besteak beste.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 168
www.donostiakultura.com

>SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA
Egunak:
8tik, larunbata, 15era, larunbata
Lekua: Kontxako Badia
Pirotekniaren alorrean munduko lehiaketa garrantzitsuenetakoa ez ezik, Donostiako Aste Nagusiko ekitaldirik erakargarrienetakoa ere bada, zalantza izpirik gabe. Hainbat herrialdetatik etorritako su-etxe ospetsuak nor baino nor ariko dira Donostiako zeruan su-ikuskizunik ederrena eskaini asmoz.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 168
www.donostiakultura.com

>ANTIKUARIOEN AZOKA
Egunak
: abuztuko bigarren hamabostaldia
Lekua: Kursaal Elkargunea
Aurten 16. edizioa betetzen duen azoka honetara gerturatzen diren antigoalekoen saltzaileen postuetan, XVIII. eta XIX. mendeetako altzariak, XVII., XVIII. eta XIX.eko margolanak, pintura garaikidea zein Arte Dekoratiboen barnean sailka daitezkeen lanak aurkitzeko aukera izango du bisitariak.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Antzinako Arte Merkatarien. Elkartea.
Tel.: 943 464 311

>IGERIKETA: PASEO BERRIKO 41. ZEHARKALDIA
Eguna: 15, larunbata
Lekua: Kontxako Badia
Igerilariek, Urumea ibaiko bokalean hasi eta Kontxako Badian amaituko dute zeharkaldia, 3.000 metroko ibilbidea osatuz.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Igeriketa Federazioa.
Tel.: 943 469 536

 

iraila


>> Zinemaldia - Festival de Cine (Irailak 17-26).

>AUKERAKO LIBURU ETA DISKOEN AZOKA
Egunak:
4tik, ostirala, 20ra, igandea
Lekua: Gipuzkoa Plaza
Aspaldiko liburu eta diskoak, katalogaturik ez dagoen materiala, bildumagileentzako piezak edota, besterik gabe, modu onean saltzen direnak. Lortzeko zailak diren liburu eta diskoak eskuratzeko aukera ezin hobea da azoka.
Informazio gehiago: Liburuaren Ganbera.
Tel.: 94 476 43 13

>IGERIKETA: HAIZEAREN ORRAZIKO ZEHARKALDIA
Eguna: 5, larunbata
Lekua: Kontxako Badia
Irteera eta helmuga Ondarreta Hondartzan dituen zeharkaldi honek hirugarren ekitaldia du aurtengoa. Senior kategorian lehiatzen diren igerilariek 3.000 metroko ibilbidea egin beharko dute; haurrek, berriz, 700 metro egin beharko dituzte igerian.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Igeriketa Federazioa.
Tel.: 943 469 536

>ZALDI-LASTERKETAK
Eguna: 5, larunbata
Lekua: Donostiako Hipodromoa
Azken jardunaldi honekin, hiriko zaldi-lasterketen egutegiak agur esango dio denboraldiari.
Informazio gehiago: Euskadiko Hipodromoak eta Apustuak.
Tel.: 943 373 239
www.hipodromoa.com

>EUSKAL JAIAK
Egunak:
5etik, larunbata, 13ra, igandea
Lekua: Alde Zaharra
Sagardo Egunaren ospakizunarekin batera hasiko dira Donostiako Euskal Jaiak. Bederatzi egunotan, euskal folklorea izango da jaun eta jabe. Dantza, kirol eta bestelako erakustaldien bitartez, gure artera etorritako bisitariek euskal kulturaren aberastasunaren berri jasoko dute.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 168
www.donostiakultura.com

>ESTROPADAK
Egunak:
6, igandea, eta 13, igandea
Lekua: Kontxako Badia
Iraileko lehenengo bi igandeetako estropadak jokatu aurretik, Kontxako Bandera entzutetsua bereganatzeko lehian parte hartuko duten traineruak zeintzuk izango diren erabakitzeko sailkatze proba (3, osteguna) egingo da. Hala, iraileko lehenengo bi igandeetan, aipatutako sailkatze estropada horretan denborarik onenak lortu dituzten zortzi ontziak ariko dira nor baino nor, aulki finkoko arraun denboraldiko estropada nagusia den honetan.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 168
www.donostiakultura.com

>IGERIKETA: KONTXAKO BADIAKO ZEHARKALDIA
Eguna: 12, larunbata
Lekua: Kontxako Badia
Kontxako Badiako uretan lehiatuko da, beste behin ere, gero eta parte-hartzaile eta zale gehiago biltzen dituen igeriketa proba hau. Senior kategorian lehiatzen diren igerilariek 2.220 metroko ibilbidea egin beharko dute; haurrek, berriz, 740 metro egin beharko dituzte igerian.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Igeriketa Federazioa.
Tel.: 943 469 536

>57. DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA
Egunak: 17tik, osteguna, 26ra, larunbata
Lekuak: Kursaal Elkargunea, Principe eta
Antiguo Berri zinemak, Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra eta Belodromoa Zinema eta glamourra uztartzen dituen jaialdi hau hiriko kultur egutegiko proposamenik esangura tsuenetakoa da, nazioartean ere ospe handia duena. Ekoizpen berriak eta klasikoak, monografikoak eta emanaldi bereziak, sari banaketa ekitaldiak... Hamar eguneko egitarau biribilaz goza tzeko parada eskaintzen du Zinemaldiak.
Informazio gehiago:
Donostiako Zinemaldia.
Tel.: 943 481 212
www.sansebastianfestival.com

 

urria

>MUSIKA: DONOSTIKLUBA
Egunak: 1, 2, 3, 9 eta 10
Lekuak: Egia Kultur Etxea eta beste hainbat agertoki
Musika elektronikoa eta joera berritzaileenak izango dira, berriz ere, Donostikluba musika jaialdiko ardatz. Unean uneko musikara hurbildu nahi duenarentzat sarbide zuzena.
Informazio gehiago: Donostikluba.
Tel.: 943 396 144
www.donostikluba.com

>HIRU HONDARTZETAKO KROSA
Eguna: 11, igandea
Lekua: Ondarretako Tenis Erret-Elkartea(irteera eta helmuga)
Lasterketan esku hartuko duten korrikalariek hiriko hiru hondartzak zeharkatuko dituzte, 10 kilometroko ibilbide laua osatuz.
Informazio gehiago:Gipuzkoako Atletismo Federazioa.
Tel.: 943 451 757
www.gafatletismo.com

>XIII. OINEZKO HERRI LASTERKETA
Eguna: 18, igandea
Lekua: Erdigunea
Hamabost kilometroko ibilbidea du lasterketak, eta Donostia erdiguneko kaleak zeharkatzen ditu.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Atletismo Federazioa.
Tel.: 943 451 757
www.gafatletismo.com

>DONOSTIAKO ELURRA ETA ABENTURAREN III. AZOKA
Egunak: urriaren 30etik, ostirala, azaroaren1era, igandea
Lekua: Kursaal Elkargunea
Elurretako kirolei eta mendiari eskainitako hogeitik gora erakusmahai atonduko dira Kursaalen.
Informazio gehiago: SDS Best Asociados.
Tel.: 943 224 059

>XX. FANTASIA ETA BELDURREZKO ZINEMAREN ASTEA
Egunak: urriaren 31tik, larunbata, azaroaren6ra, ostirala
Lekuak: Antzoki Zaharra, Victoria Eugenia An - tzokia eta Kursaal Elkargunea
Estreinaldiak, festa hagitz bereziak eta zinema emanaldi amaiezinak dira, besteak beste, urtero- urtero egitarau bitxi bezain ausarta dakarren Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astearen osagaietako zenbait.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 157
www.donostiakultura.com/terror">www.donostiakultura.com/terror

 

azaroa


>> Behobia-Donostia (Azaroak 8).

>XX. FANTASIA ETA BELDURREZKO ZINEMAREN ASTEA
Egunak:
6ra arte, ostirala. (ikus urria)

>ATLETISMOA: BEHOBIA-DONOSTIA
Eguna: 8, igandea
Lekua: Behobia (irteera) / Boulevard (helmuga)
20 kilometroko ibilbidearekin eta 16.000 atleta baino gehiagoren parte-hartzearekin, Gipuzkoako atletismo egutegiko probarik herrikoi eta jendetsuena da Behobia-Donostia lasterketa. Proban esku hartzen duten hainbat korrikalarirentzat, festa giroa izaten da nagusi.
Informazio gehiago:Fortuna Kirol Elkartea.
Tel.: 943 214 900
www.behobia-sansebastian.com

>EXTREMADURAKO OGI-MAMIEN JAIA
Eguna: 8, igandea
Lekua: Zuloaga Plaza
Extremadurako elkarteko kideek beren gastronomiako produkturik ezagunenetakoa eskainiko diete Zuloaga Plazara hurbiltzen diren lagunei: ogi-mamiak, ogiarekin eta Extremadurako zezinarekin prestatutako jaki gozoa.
Informazio gehiago: Extremadurako Etxea.
Tel.: 943 320 401

>KONGRESUA: GASTRONOMIAREN ONENA
Egunak: 23tik, astelehena, 26ra, osteguna
Lekua: Kursaal Elkargunea
Lau egunotan, Europako gastronomiaren hiriburu bilakatuko da Donostia. Gastronomiaren Onena Kongresuak punta-puntako nazioarteko sukaldariak erakartzen ditu, urtez urte, Kursaaleko aretoetara. Horrez gain, batzarrak, gastronomia- aukera zabala eskaintzen dio bisitariari.
Zaporea eta ondo jatearen gozamena dira hitzordu honetako protagonistak.
Informazio gehiago:DV Multimedia.
Tel.: 943 410 857
www.lomejordelagastronomia.com

>ANTIQUA. ANTZINARI BURUZKO XVI. JARDUNALDIAK
Egunak: 24tik, asteartea, 26ra, osteguna
Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea
Antzinari Buruzko Jardunaldien 16. ekitaldiak, aipatu gaiaren inguruko gogoeta eta hedapena sustatzea helburu duten hitzaldiak eta solasaldiak ekarriko ditu gurera.
Informazio gehiago: Koldo Mitxelena Kulturunea.
Tel.: 943 112 893

>ATLETISMOA: MARATOIA
Eguna: 29, igandea
Lekua: Anoetako Miniestadioa (irteera eta helmuga)
42,195 kilometroko ibilbidea duen iraupen-lasterketa enblematiko honek 32. edizioa du aurtengoa.
Informazio gehiago:Gipuzkoako Atletismo Federazioa.
Tel.: 943 451 757
www.gafatletismo.com

 

abendua


>> Feria de Santo Tomás (21 Diciembre)

>XI. GOSPEL KONTZERTUAK
Egunak: 18tik, ostirala, 20ra, igandea (behin-behinekoa)
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Musika erlijioso afroamerikarraren izarrik distira - tsuenak Donostian izango dira, berriz ere, gospel kontzertuen eskutik. Jaialdia, Gabon garaiaren
atariko hitzordu bilakatu da dagoeneko.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 160
www.donostiakultura.com

>COOK & FASHION
Egunak: abenduko bigarren astea
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia (zehazteke)
Goi mailako joskintzaren eta gastronomiaren arteko loturak finkatzeko helburuarekin jaio zen Cook & Fashion ekimena. Bi esparru horietatik -modatik eta sukaldaritzatikdatozen etorkizuneko profesionalek zein itzal handiko artistek dakartzaten proposamenak uztartzen ditu egitasmoak.
Informazio gehiago: Verami.
Tel.: 943 490 177
www.cookandfashion.com

>ARTISAUTZA AZOKA
Egunak: 18tik, ostirala, urtarrilaren 5era, asteartea
Lekua: Urdaneta Kalea-Errege
Katolikoen Kalea Egurra, larrua edota oihala bezalako materialekin egindako eskulanek bereganatzen dute Artisau -tza Azokara gerturatzen diren bisitarien arreta.
Informazio gehiago: Lur Kolektiboa.
Tel.: 649 774 679

>XIII. BILDUMAZALEEN AZOKA DISKOAK & ZINEMA
Eguna: 20, igandea
Lekua: Amara Plaza Hotela
Bildumazaleen azokara hurbiltzen direnek musika eta zinemarekin lotutako garai ezberdinetako objektuak aurkituko dituzte bertan: egun hain ohikotzat jotzen ditugun CD eta DVDez gain, binilozko diskoak, zinema-afixak, fotogramak, kromoak, zinema-gidak eta egitarauak topatu ahal izango dituzte bisitariek.
Informazio gehiago: GP Produkzioak.
Tel.: 943 322 416 / 606 376 939
www.gpproducciones.com

>SANTO TOMAS AZOKA
Eguna: 21, astelehena
Lekua: Alde Zaharra, Erdigunea eta Gros
Urtero bezala, Konstituzio Plaza eta Gipuzkoa Plaza izango dira XIX. mendearen erdialdetik ospatzen den jai herrikoi honen gune nagusiak. Milaka pertsona hurbilduko dira jaiaz gozatu eta ospakizuneko jaki nagusia -txistorra, alegiadastatzeko asmoz. Txistorraz gain, dena den, denboraldiko beste hainbat produktu ere izango dira azokan, hala nola, gazta, eztia edota barazkiak. Ikusmin handiena Konstituzio Plazan erakusgai jartzen den txerriak sortzen du.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 168
www.donostiakultura.com

>HAURREN GABONETAKO PARKEA
Egunak: 22tik, asteartea, urtarrilaren 4ra, astelehena
Lekua: Kursaal Elkargunea
Etxeko txikienen gozamenerako antolatutako Gabonetako Parkean, ondo pasatzeko hamaika aukera izango dituzte haurrek: askotariko jolasak, ohe elastikoak, bideojokoak, puzgarriak, zuzeneko emanaldiak, etab.
Informazio gehiago: Lankor.
Tel.: 943 428 111
www.lankor.com

>OLENTZERO
Eguna: 24, osteguna
Lekua: Erdigunea
Hiriko kaleetan barrena ibiliko da Olentzero ikazkin zaharra. Donostiako gaztetxoak agurtu ostean, haien etxeetara joko du, urtero bezala,
ondo portatu direnei opariak uztera.
Informazio gehiago: Donostia Kultura.
Tel.: 943 481 168
www.donostiakultura.com

>SAN SILBESTRE LASTERKETA
Eguna: 31, osteguna
Lekua: Antigua (irteera) / Easo Plaza (helmuga)
Donostiako San Silbestre lasterketa ezagunak 25. ekitaldia du aurtengoa. 8.200 metroko ibilbidea duen proban izena ematen duten korrikalariek
Antigua, Gros, Erdigunea eta Amara auzoak zeharkatuko dituzte.
Informazio gehiago:
Amara Kirol Elkartea.
www.sansilvestredonostiarra.com

 


 

> Ongi Etorri kluba